Recursos para dejar de fumar

Conoce las ayudas que te ofrece el Departamento de Salud del Gobierno de Navarra.

Erretzeari utzi nahi diozu? Udaberriko lantegien eskaintza berria prestatzen ari da NOPLOIko Osasun Eskola.
Galdetu zure osasun-etxean

  • Eskatu Erretzeari Uzteko Laguntza Programari buruzko informazioa.

  • Erretzeari Uzteko Laguntza Programak bakarkako edo taldekako heziketa-saioak eskaintzen ditu.

  • Zerbitzu hau ez da ez terapia ez eta tratamendu psikologikoa ere, baizik eta erretzeari uzten laguntzeko ikuspuntua du.

  • Tratamendu farmakologikoarekin batera egin daiteke edo ez.

Laguntza farmakologikorik behar duzu?

  • ​​​​​​​Laguntza horiek lortzeko, Erretzeari Uzteko Laguntza Programan parte hartu behar duzu.
  • Gainerako sendagaien finantzaketa-baldintza berberak dituzte farmakoek, errentaren araberako koordainketaren bidez.
  • Pertsona bakoitzak urtean behin eska dezake laguntza farmakologikoa.

Erabili beste tresna batzuk

Erakunde ugarik eskaintzen dute erretzeari uzteko laguntza, beren webguneen, aplikazioen, bideoen eta abarren bidez. Hona hemen haietako batzuk.

  • Osasun Ministerioa ​​​​​​​
    ​​​​​​​Ministerioak duen webguneak informazio baliagarria eskaintzen du eta helburua lortzen lagundu diezazuke.
     ​​​​​​​
  • Osasunaren Mundu Erakundea
    • Florence: OMEk zerbitzu digital hau eskaintzen du, erretzeari uzten laguntzeko. Tresna hori egunero dago erabilgarri, eguneko 24 orduetan.
    • 100 razones: webgune honetan, erretzeari uzteko 100 arrazoi baino gehiago aurki ditzakezu.
  • Mugikorrerako aplikazioak​​​​​​​
    • Sacabó: Tabakismoan Espezialista direnen Espainiako Elkartearen (SEDET) doako aplikazioa, erretzeari utzi ondorengo lehen asteetan laguntza eskaintzeko.
      ​​​​​​​Android I iOS
    • Respirapp: Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECC) bere doako aplikazioa dauka, kontsumoa murrizteko, erretzeari uzteko eta berriro erretzen hastea ekiditeko.
      ​​​​​​​Android I iOS