Zergatik erretzen duzu?

Erretzaileen erdiak tabakoarekin lotutako arrazoi batengatik hilko dira.

Zergatik erretzen duzu?

Erretzaileen erdiak tabakoarekin lotutako arrazoi batengatik hilko dira.

Zergatik erretzen duzu?

Erretzaileen erdiak tabakoarekin lotutako arrazoi batengatik hilko dira.

Egunero joaten zara oinez ibiltzera

Bizikleta erabiltzen duzu joan-etorrietarako, kirola edo ariketa fisikoa egiten duzu astero… Halako ohiturek zure osasunari laguntzen diote, zure ingurunekoari eta ingurumenari. Orduan, zergatik erretzen duzu zigarreta bat ondoren?
​​​​​​​
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du erretzaileen erdiak tabakoarekin lotutako arrazoi batengatik hilko direla.


Fruta eta barazkiak jaten dituzu erregulartasunez

Fruta jaten duzu egunero, oso koipetsuak diren jakiak ekiditen dituzu… eta, postrearen ondoren, zergatik pizten duzu zigarreta?

Tabakoaren osagaien artean artsenikoa, butanoa, kadmioa, karbono monoxidoa… daude.  OMEren eta cancer.org elkartearen arabera, tabakoaren keak 7.000 substantzia kimiko baino gehiago ditu. Gutxienez haietatik 70 kantzerigenoak dira.


Etxean zaborrak gaika bereizten dituzu

Ingurumenari laguntzen saiatzen zara eta zaborrak gaika bereizten dituzu etxean. Kartoiak edukiontzi urdinera joaten dira, organikoak, marroira… Eta zigarretak?
​​​​​​​
Pneumologiako eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkartearen arabera, urtero 4,5 trilioi zigarro-punta botatzen dira itsasora, ibaietara, kalera… Kopuru hori mundu osoko zaborren %30 da.


Ez duzu nahi ezerk lot zaitzan

Erretzen baduzu, tabakoa zure bizimoduaren antolaketako funtsezko zatia da: tabernatik irtetera behartzen zaitu lagunekin zaudenean; etxeko balkoian egotera, etxekoei ez zaielako gustatzen usaina; zure atseden-tarteak berari eskaintzera, lanean ari zarenean…

Ameriketako Estatu Batuetako Osasun Publikoko Zerbitzuaren arabera, zupada bat eman ondoren, nikotinak 20 segundo baino gutxiago behar ditu zure garunera iristeko.

​​​​​​​Anima zaitez uztera, egin dezakezula erakusteko zeure buruari.


Dirua zertan joaten zaizun begiratzen duzu

Gastuei erreparatzen diezu, dirua aurreztu nahi duzulako, egoera zail bati aurre egiten ari zarelako… Pentsatu duzu tabakoak berekin eramaten duen diruan?

Tabakoen Merkaturako Ordezkaritzaren datuen arabera, Nafarroan 195 milioi euro fakturatu ziren 2020an zigarreten salmentarengatik. Kontsumo turistikoa eta mugakoa kontuan hartu gabe, salmenta horien %62,4 inguru bertako kontsumorako izango lirateke.

Horrek 121,68 milioi euroko gastua dakar Nafarroan egunero erretzen duten ia-ia 84.000 pertsonen artean (2020ko Inkesta Sozialaren eta Bizi Baldintzei buruzkoaren arabera,

Nafarroako Estatistika Institutuak egina). Hau da, erretzaile bakoitzak urtean 1.400 euro gastatzen ditu batez beste paketeetan.
​​​​​​​
Webgune honen bidez, erretzeari uzten laguntzeko baliabideak aurki ditzakezu.


Etxean, maitasunez zaintzen duzu familia

Etxekoen osasunak kezkatzen zaitu, era osasungarrian jateak, beren burua zaintzeak… Orduan, zergatik erretzen duzu?

Tabakoaren lehen ondorioa zure osasunaren gainekoa da, baina bigarren eskuko keak erretzaile pasiboei ere eragiten die. OMEren arabera, 1,2 milioi pertsona hiltzen dira urtean mundu osoan beste batzuen kearengatik.